
Gure kirolak aurretik dituen erronkei aurre egingo badiegu, ezinbestekoa zaigu etorkizuna ilusioz zein arduraz begiratzea. Azken urteetan Tolosan areto futbolak aparteko emaitzak izan ditu. Ukaezinak dira orain arte egindako lanek emandako fruituak, bakoitza bere bidetik joan arren, baina ezin gera gaitezke nor bere zilborrari begira.
Ilusioz zein arduraz, bi elkarteek aurrerantzean eskutik lan egiteko erabakia hartu dugu, gure egituraren helmuga izango den Nazional mailako talde bateratu bakarra sortuz Tolosan.
Maite dugun kirol honek batzen gaituzten balore eta ezaugarriei balioa ematea eta Tolosako herriari proiektu bateratu bat eskaintzea merezi du. Tolosar, gipuzkoar eta orohar, euskaldun izateaz harro gaude eta orain arte bezala, gure nortasun, izaera eta baloreak txoko guztietan zabaltzen jarraituko dugu.
Denboraldi, etapa eta proiektu berri bat dugu aurretik. Gaur hasten dugun bide honetan, beti bezala, gure bidelagun izatea espero dugu. Ziur gaude gaurko egunean jartzen ari garen aletxo honek, bere fruituak eman eta etorkizun oparo bat ekarriko dituela.
HAS DEZAGUN ELKARBIDEA 🐥💛🤝💙🖤




