top of page

KUKUYAGA ETXEBARRI F.S   2-6   TOLOSALA GARAJES TOLOSA A.F.K.E.

Azken asteburu honetan, Tolosarrek Kukuiaga talde bizkaitarra izan zuten aurkari. Aurreko jardunaldiko garaipenaren indarrarekin jarraitzeko, ilusio eta gogo handiz atera ziren gure mutilak. Asteburu honetako partidara, lehen esan bezala, gogotsu iritsi ziren tolosarrak. Taldeak hasieratik, aurkariari goran presionatzea erabaki zuen. Hasierako minutuetan partida berdintsua joan zen, baina aldeko sake baten bidez etorri zen lehen gola. Beñatek markatutako jokaldiari esker Josu Erauskinek lortu zuen partidako lehen gola sartzea. Lehen golaren ondoren tolosarrek erritmoa igo eta ekipoaren jokaldi on baten ondorioz Iker Lacunzak partidaren bigarren gola egin zuen. Azken bost minutuen faltan Unai Alustizak azken momentura arte borrokatutako baloi baten ondorioz, tolosarren hirugarren gola sartzea lortu zuten. Nahiz eta tolosarrek aukera gehiago eduki atsedenaldira 0-3 iritsi ziren markagailuan.

Atsedenaldian, tolosarrek hainbat jokaldi hitz egin zituzten 2.zatian zehar egiteko. 2.zatia hasi eta tolosarrek lehenengo zatia amaitu zuten erritmo berdinarekin hasi zuten norgehiagoka. Markagailuan alde joanda tolosarrek burua erabili zuten baina hala ere gehiagoren bila joan ziren eta Iker Lopezek egindako jokaldi bikain baten bidez etorri zen laugarren gola. Tolosarrek bazekiten ezin zirela erlaxatu eta horregatik gol gehiagoren bila joatea erabaki zuten. Hamar minutu falta zirela taldeak egindako jokaldi bikain baten ondorioz bostgarren gola iritsi ziren. Bostgarren gola sartu eta ondoren defentsan gaizki ulertu bat egon eta Kukuiagak partidaren lehen gola sartzea lortu zuen, hala ere tolosarrek erritmoa mantendu eta azken hiru minutuen faltan Jon Gallurraldek Tolosarren azken gola sartzea lortuko zuen berak egindako jokaldi bikain baten ondorioz. Azken minutuan Kukuiaga taldeak aldeko sake baten ondorioz azken gola sartzea lortu zuen jaurtiketa on baten ondorioz. Dinamika ona izan arren, hainbat alderdi dituzte zuzentzeko tolosarrek, aste hau ezin hobe erabiliko dute lanean jarraitzeko eta akatsak zuzentzeko.

Hurrengo asteko partida zail eta garrantzitsua baitator. Tolosalak Aurrera Vitoriaren aurka jokatuko dute 3. Jardunaldia. #GOGOTEEPTOLOSALA
El logo de Mele-Mele
El logo de Garaje Tolosa
El logo de AMA taberna
bottom of page