top of page
Azken asteburu honetan, Tolosarrek Gora Bilbao talde bizkaitarra izan zuten aurkari. Tolosarrak dinamika onarekin jarraitzeko ilusio handiz hartu zuten norgehiagoka. Partidua oso gogotsu eta erritmo handian hasi zuten, hasierako minutuetan tolosarrak gehiago izan ziren, joku ona egiteaz gain, hainbat aukerez gozatzen ari zen. Hala ere, bizkaitarrak pixkanaka partidan sartzen ari ziren eta tolosarrek erritmoa jaitsi zuten.
Lehenengo zatiaren bost minutuen faltan atezainak, area txikiaren alboan Iker Lopezeri bultza egin eta tolosarrek markagailuan lehen gola sartzeko aukera edukiko zuten. Jokaldia prestatu eta tolosarrek Enaitzen eskutik partidaren lehen gola sartzea lortu zuten. Gol garrantzitsua izan zen, partida apur bat nahastuta zegoen eta tolosarrek gol honekin pixkat lasaitu eta atsedenaldira irabazten joatea lortu zuten. Atsedenaldian, tolosarrek lehenengo zatian edukitako akatsak zuzendu zituzten, garbi zuten partida oso irekia zegoela eta erritmoa jaitsiz gero bizkaitarrek eraso egingo zutela. Bigarren zatia, lehenengoa bezain erritmoarekin hasi zuten Tolosarrak.
Defentsan oso erne ibili ziren eta baloia lapurtu eta eraso egitea lortzen zuten. Azken 10 minutuetan tolosarrak markagailua erabat apurtuko zuten. Hasieran Iker Lopezek hegaletik hasi eta bakarkako jokaldi baten bidez, partidaren bigarren gola sartu eta hortik bi minutuetara Enaitzek hegaletik jokaldi ona egin eta Ikerrek baloia sarean sartzea lortu zuen. Azken zazpi minutuen faltan talde bizkaitarrak 5.jokalariarekin jolastea erabaki zuen. Hasiera batean tolosarrek ondo ulertu zuten talde bizkaitarren jokoa eta sendo defendatu zuten baina horrelako batean, tolosarrak nahasketa bat eduki eta talde bizkaitarrak gola sartu zuen. Hemendik aurrera tolosarrek berdin jarraitu zuten defendatzen eta nahiz eta aukerak eduki gol gehiago sartzeko, norgehiagoka horrela bukatuko zen.
Partida sendo bat egin ondoren, Tolosarrek aste hau ezin hobe erabiliko dute lanean jarraitzeko eta akatsak zuzentzeko. Hurrengo asteko partida, ligako azken norgehiagoka izango da. Espero dugu urtea behar bezala amaitzea eta hiru puntuak etxera ekartzea. #GOGOTEEPTOLOSALA
bottom of page





.png)

%20(1)_JPG.jpg)