top of page

Azken asteburu honetan, Tolosarrek Eskoriatza talde bizkaitarra izan zuten aurkari. Urte berriaren dinamika onarekin jarraitzeko, tolosarrek lan ona egin eta gero astean zehar, norgehiagoka hau ilusio eta gogo handiz hartu zuten. Partidari ondo heldu zion tolosalak eta lehen minutuetatik intentsitate handia jarri zion, hasiera batean pase luzeekin min handia egiten ari zen baina edukitako aukerak ez zituen behar bezala aprobetxatu, hala ere, erritmoa ez zuten jaitsi. Tolosarrak lehen zatian aukeraz gozatzen jarraitzen zuten eta azken minutuetan Josu Alonsok hegaldetik jokaldi on bat egin eta atezaina pasatzea lortu zuenean, tiroa egin eta defentsak buruarekin tolosarren lehen gola salbatu zuen. Lehen zatian ez zen golik egongo, tolosarrak partidan gehiago izan ziren baina ez zuten lortu markagaiuan aurreratzea.
Atsedenaldian, tolosarrek hainbat gauza hobetzeko komentatu zituzten, 2.zatian ezin zuten erritmoa bajutu, tolosarrak kosziente ziren partidan horrela jarraituz gero, lehen gola segituan eroriko zela baina erritmoa jaixten bazuten bazekien aurkariak ez zuela barkatuko. Partida hasi eta lehen bost minutuak lehen zatiko partida islatzen zuen. Tolosarrak partida menperatzen ari ziren baina aurkariak, hainbat errebote eman eta gero ez zuen barkatu eta markagailuan aurreratzea lortu zuten. Aurkariak partidan sartu ziren eta lehen golak emandako txute horrekin erritmoa igo zuten, hala ere toolosarrek sendo jarraitzen zuen partidan eta oraindik asko gelditzen zen baina segituan Eskoriatzak partidaren 2.gola sartu zuen. Tolosarrek partida lasaitzea behar zuen, eta horrela egin zuen, pixkanaka hasierako erritmoari heldu eta berriro ere aukerez gozaten hasi zen. Markagailuak ez zuen Tolosalaren nagusitasuna islatzen, hala ere tolosarrek baloia ondo mugitzen jarraitzen zuten eta hainbat poste jo eta gero, Javi Mujikak partida etetea erabaki zuen.
Azken 8 minutuen faltan, Tolosalak bostgarren jokalaria aterako zuen kantxara. Momentu honetan Aurkaria bere zelaiean mantentzen zen eta tolosarrak horrelako aukera batean jokaldi on bat egin eta Beñat Balerdik markagailua murriztea lortu zuen. Oraindik 5minutu geratzen ziren eta harrigarria zen markagailua horrela joatea, Azken bost minutuetan aukera mordoaz gozatu zuen tolosalak, baina Eskoriatzako atezainak eta posteak ez zuten utziko tolosalak gola sartzea. Azkenean partida horrela bukatuko zen eta sensazioa zen tolosarrek eman beharreko guztia eman zuela. Nahiz eta aste honetan emaitza okerra eduki, tolosarrek hasierako ilusi eta gogo berdiñarekin jarraituko du. Dinamika onean dago taldea eta emaitzak honek ez dio kenduko taldeak duen gosea.
Orain 2. buelta hasten da eta tolosarrek gogoz handi helduko dio erronkari. Hurrengo astean Gasteizera joango da Albardero-Rivabellosaren aurka jolastea #GOGOTEEPTOLOSALA
bottom of page





.png)

%20(1)_JPG.jpg)