top of page

Azken asteburu honetan, Tolosarrek Aurrera Vitoria talde gasteiztarra izan zuten aurkari. Tolosarrek partida garrantzitsua zuten aurretik, bi taldeak sailkapenean goran dauden taldeak dira. Azkenaldian hainbat jokalari min hartuta daude eta tolosarrek ez zuten nahi bezain bezala entrenatzeko aukera eduki, hala ere, partida ilusio eta gogo handiz hartu zuten. Lehengo hasteko garaipenarekin jaraitzeko, tolosarrak partidan zehar hainbat aukeraz gozatzeko aukera eduki zuten. Tolosarrak arlo guztietan aurkaria baino hobeagoak izan ziren, partidan ondo sartu ziren eta hasieratik hainbat gol aukera eduki zituen, nahiz eta ez lortu gola sartzea, tolosarrek erritmo berdinarekin jolasten jarraitzen zuten.

Lehen zatiaren erdialdean, aurkariak aldeko sake batetik, bigarren postea ondo bilatu eta markagailuan aurreratzea lortu zuten. Tolosarrek hala ere ez zuten burua jaitsi eta lehen zatia amaitzear zegoela, iñigok partida berdindu zuen. Atsedenaldian, tolosarrek lehenengo zatian edukitako akatsak alde batera utzi eta partida aurrera ateratzeko ideiari begiratu zien. Bazekiten, aurkaria baino gehiago izaten ari zirela eta ezin zutela erritmoa jaitsi.

2.n zatian zehar gol aukera asko eduki zituen tolosarrek, hainbat jokaldi onen ondorez, bigarren postea bilatzen hasi zen eta horrekin miña egiten ari zen. Jokaldi hoietan hainbat aukera eduki zituzten gola sartzeko baina aurkariaren atezainak ez zieten utzi markagailuan aurreratzen. Nahiz eta aste honetan ez eduki emaitza egokia, tolosarrak badaki horrela lan eginez gero partidak aurrera aterako ditula. Hala ere ahalik eta ilusio gehienarekin jarraituko dute entrenatzen.

Aste honetan Mondrate taldea jasoko dute Arrasaten: Partida zaila izango da eta tolosarrak dena ematera joango dira. #GOGOTEEPTOLOSALA

Logo Mele Mele
Logo Garaje Tolosa
Logo AMA taberna
bottom of page