top of page

Ligako 21. jardunaldiari zegokion partidan Tolosalak Gernika talde bizkaitarraren kantxa bisitatu zuen, sailkapenean gertu kokatzen zen eta arriskutsutzat har zitekeen taldea zena. Partida zaila aurrean zutela jakinda, bere zelaian itxaron eta aurkariaren bizkarrera, kontraerasoan, mina egitea izan zen Tolosalaren hasierako planteamendua. Gauzak honela, lehen minutuetan Gernikak izan zuen baloiaren jabetza, baina gol aukera argirik sortu gabe.

Beste atean, dena den, Tolosalak ez zuen atezain aurkaria probatu ere egin. Lehen zatiko erdia baino gutxiago falta zenean, hegaleko jokaldi batean Gernikako jokalari batek baloia bigarren zutoinera bota zuen, eta Beñat Balerdi pasea mozteko ondo kokatuta bazegoen ere, ezin izan zuen baloiaren indarra kontrolatu eta norbere atean sartu zuen gola. 1-0koarekin markagailuan, partidaren dinamika ez zen asko aldatu. Ideia berdinekin jarraitzen zuten taldeek: etxekoek, baloia mugitu eta 2-0koa sartu; kanpokoek, bizkarrean utzitako hutsuneak aprobetxatu, berdinketa lortzeko. Saiakera horretan, Antton Garrok zutoinera bota zuen baloia falta batean, eta Beñat Balerdiri erdira irten zitzaion kontraeraso on bateko jaurtiketa. Atsedenaldian 1-0 zioen markagailuak. Aldageletan egin beharreko zuzenketak hitz eginda, bigarren zatira beste aurpegi batekin sartu zen Tolosala, non eta Antton Garrok 1-1koa ipini zuen 5. minutu inguruan. Gol honekin partidan bete betean sartzen zen berriro talde urdina. Dena den, minutuak aurrera joan ahala Gernika itzuli zen partidaren nagusi izatera. Gol aukera ia guztiak bereak ziren, eta Tolosalak atzean egindako lan onak soilik eragotzi zuen talde bizkaitarra aurretik jartzea.

Partida amaitzeko hiru minuturen faltan, ordea, hegaleko jokaldi bat ondo defendatu zuen Asier Yarzak, baina baloia berreskuratu zuen unean epaileak pitatu nahi izan ez zuen falta bat jaso zuen. Jokaldiak jarraitu egin zuen, eta nahiz eta lehen jaurtiketa gelditzea lortu zuen Markelek, aldaratzea falta egin zuen jokalari bizkaitar berberaren oinetara iritsi zen, eta baloia sareetara bultzatu zuen. Azken jokaldietan atezain jokalaria atera zuen talde urdinak, baina ez zuen fruiturik jaso. Partida amaieran, 2-1. Porrot mingarri honekin, Tolosalak 2. Postua galtzen du baina 3. Mantentzen da.

Atzetik datozen taldeetako batzuek errenta moztu badute ere, oraindik partida bat baino gehiagoko aldea du atzetik datozen taldeekiko. Hurrengo partida, larunbatean, 16:00etan, Afantxo talde pasaitarraren aurka. Zorte on, mutilak! #GOGOTEEPTOLOSALA

Logo Mele Mele
Logo Garaje Tolosa
Logo AMA taberna
bottom of page