top of page

Azken asteburu honetan, taldeak Elorrietako talde bizkaitarra jaso zuen Uzturpen. Talde tolosarra denboraldi ona egiten ari da, eta aurreko jardunaldian lortutako garaipenari jarraipena eman nahiean, gogotsu irten ziren kantxara 3 puntuen bila. Teep Tolosalak, aurreko jardunaldian Mondrate taldearen aurka jokatu zuen. Talde zaila izan arren, gure mutilek ahalegin handia egin zuten partida irabazteko, galtzen hasi arren, partidari buelta ematea lortu zuten, 3 puntuak Tolosara ekarriz.

 

Partido honetara, lehen esan bezala, gogotsu iritsi ziren tolosarrak, irabaziz gero, azkeneko garaipenari jarraipena emango baitzioten. Hori lortzeko, lan serio bat egin beharra zegoen, gainera, taldeko jokalari batzuk ez zeuden jolasteko prest, lesioak direla eta. Taldeak partida hasiera serioa egin zuen, eta defentsan indartsu aritu ostean, hainbat erasoaldien bidez lehen golaren bila joan ziren. Hainbat aukeren ondoren, Asier Yarzak bigarren zutoinera jaurtitutako baloi batera Josu Alonso iritsi zen, baloia sareetara bidaltzeko, eta 1-0ko markagailua jartzeko. Minutu batzuk beranduago, taldearen erasoaldietako batean, pase on bati esker, Josu Alonsok baloia atera sartzea lortu zuen. Horrela, atsedenaldira 2-0ko emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatiari begira, taldeak bazekien oraindik lan asko zegoela egiteke. Taldea ez zen lehen zatian bezain ondo atera kantxara, eta minutu batzuetan deseroro aritu zela esan daiteke. Defentsan nahiko ondo ibili arren, erasoan ez zuten asmatzen, partida guztiz ixteko helburuarekin. Aurkarien erasoaldi batean, bizkaitarren lehen gola iritsi zen, 2-1eko markagailua jarriz.

 

Tolosarrek argi zuten 3 puntuek ezin zitzaizkiela eskuetatik ihes egin, eta guztion artean animatuz gauzak irteten joan ziren. Tolosarrek ez zituzten aukerak baliatu, eta hainbat zutoin zein atezain bizkaitarraren geldiketen erruz, ez zuten hirugarren gola ikusten. Hala ere, tolosarren kontraeraso batean, Josu Alonso atezainaren aurrean geratu zen, eta jaurtiketa ajustatu batekin, baloia sareetara bidaltzea lortu zuen, 3-1eko markagailua ipiniz, taldeari lasaitasun puntutxo bat emanez. Hat-trick-a gutxi balitz Josu Alonsorentzat, horrelako beste kontraeraso ez hain garbi batean, Josu Alonsok, regate baten bidez, bere defentsa atzean uztea lortu zuen, eta jaurtiketa on batean bidez, 4-1ekoa ipintzea lortu zuen, partida ia itxiz. Aurkariak atezain-jokalaria erabili arren, ez zuten min asko eragitea lortu, eta partida 4-1eko emaitzarekin amaitu zen partida.

 

Dinamika on honi jarraipena emateko asmoz, gogo eta ilusio handiz hartuko dute hurrengo jardunaldia tolosarrek, non Gernikako Lagunak talde bizkaitarraen aurka jolastuko dute, Gernikan. #GOGOTEEPTOLOSALA

Logo Mele Mele
Logo Garaje Tolosa
Logo AMA taberna
bottom of page