top of page

Azken asteburu honetan, Tolosarrek Antxo talde gipuzkoa izan zuten aurkari. Tolosarrek partida garrantzitsua zuten aurretik, bi taldeak sailkapenean goran dauden taldeak dira. Azken partiduko emaitza alde batera utzi eta berriz garaipenaren sendara bueltatzeko gogoarekin atera ziren gure jokalariak. Tolosarrek partida erabat bizi hasi zuten, joko aldetik baloia oso azkar mugitzen hasi ziren eta lehen bost minutuetan erabateko nagusitasuna erakutsi zuten. Nagusitasun horren ondorioz, tolosarrek hainbat aukeraz gozatu zuten, baina aurkariaren atezainak eta posteak, norgehiagokaren lehen gola eragotzi zuten. Hala ere, pixkanaka erritmoa jaisten hasi zen eta antxo pixkanaka partidan sartzen hasi zen, hala ere lehen zatian aurkariaren aldetik tiro bat soilik egon zen eta Alex atezainak ondo gelditu zuen.

Partidan zehar hainbat falta egon ziren eta azken minutuetan bi taldeak kontuz ibili ziren biak bost faltakin baizeuden. Lehen zati oso bizia egon arren, partidan ez zen golik egon eta bigarren zatira itxarotera gelditzen zen. Atsedenaldian, tolosarrek lehenengo zatian edukitako akatsak alde batera utzi eta partida aurrera ateratzeko ideiari begiratu zien. Bazekiten, aurkaria baino gehiago izaten ari zirela eta ezin zutela erritmoa jaitsi. Bigarren zatia, tolosarrek ez zuten lehenengoa bezain bizi hasi, baina hala ere partidan sendo jarraitzen zuten. Lehen bost minutuetan aurkariak tolosarren arean falta on bat atera zuten. Egindako jokaldia ez zitzaien ondo atera baina errebotean aurkariak gola sartzea lortu zuten. Aurkariak gol honekin markagailua irekitzea lortu zuten. Gol honek ez zuen tolosarren jokatzeko modua aldatuko eta hortik bost minutuetara Iker Lopez De Murillasek aurkariaren atezaina gainditu eta emaitza berdintzea lortu zuen.

Azken hamar minutuetan tolosarrek hainbat aukeraz gozatzeko aukera eduki zituen, bigarren zutoina bilatzen saiatzen ziren baina aukariak ere sendo babestu zuen bere porteria. Bigarren zatiaren azken minutuak ere bi taldeak bost faltarekin amaitu zuten. Tolosarrek partida ona egin zuten baina ez zituen edukitako gol aukerak aprobetxatu. Nahiz eta aste honetan ez eduki emaitza egokia, tolosarrak badaki horrela lan eginez gero partidak aurrera aterako ditula.

Hala ere ahalik eta ilusio gehienarekin jarraituko dute entrenatzen. Aste honetan Goierri taldea jasoko dute Aldiri kiroldegian. Partida zaila izango da eta tolosarrak dena ematera joango dira. #GOGOTEEPTOLOSALA

Logo Mele Mele
Logo Garaje Tolosa
Logo AMA taberna
bottom of page