top of page

Azken asteburu honetan, tolosarrak Goierri A.F. taldearen aurka neurtu ziren Urretxun. Talde tolosarra denboraldi ona egiten ari da, eta aurreko jardunaldiko emaitza berdinketa izan arren, gogotsu irten ziren kantxara, garaipen boladari berriz heltzearren. Teep Tolosalak, aurreko jardunaldian Afantxo talde indartsuaren aurka jokatu zuen. Sailkapenean beraien potentzial guztia islatu ez arren, partidan nabarian geratu zen beraien maila altua. Irabazi nahi arren, berdinketarekin konformatu behar izan zuten tolosarrek. Oraingo honetan, 3 puntuak eskuratzea garrantzitsua zen, horrela, partido honetara, gogotsu iritsi ziren gure mutilak. Hori lortzeko, lan serio bat egin beharra zegoen, gainera, taldeko jokalari batzuk falta ziren, lesioak direla medio.

 

Taldeak ez zuen guztiz ondo hasi partida, eta komunikazio eta intentsitate puntutxo bat falta izan zitzaien. Hala ere, lanean jarraitu zuten, eta halako batean, Iker Lopez de Murillasen eskutik iritsi zen lehen gola, ezkerkada ajustatu bati esker. Minutu batzuk geroago, tolosarren presioari esker, Unai Alustizak defentsari baloia lapurtu ondoren, baloia sareetara bidaltzea lortu zuen. Partida ondo zijoala zirudien arren, halako batean, Goierriren kontraeraso baten ondoren, Urretxutarren lehen gola iritsi zen, atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin iritsiz. Bigarren zatiari begira, taldeak bazekien oraindik lan asko zegoela egiteko, aurkariak, sartutako golarekin partidan sartu ziren berriz, eta ez zegoen ezer erabakita.

 

Taldea lehen zatian baina hobeto atera zen, eta aurkariaren defentsa eta ahulguneak aztertuz, nola erasotzen asmatu zuten. Tolosarrek partida ahalik eta azkarren itxi nahi zuten, horrela partidaren bila joan zen, baloiaren jabetza izanda partidaren zati handienean. Tolosarren aukera anitzen ondoren, golak iristen joan ziren. Bigarren zatiko lehen gola, kapitainaren eskutik iritsi zen, Iñigo Garmendiaren eskutik, hain zuzen. Geroago, definizio on baten ondoren, Unai Alustizaren gola iritsi zen, 1-4koa ipiniz. Partida nahiko bideratuta egon arren, tolosarrek lanean jarraitu zuten, eta halako erasoaldi batean, Unai Alustizaren jaurtiketa ikaragarri baten ostean, 1-5eko emaitza jarriko zuen gola iritsi zen. Erasoaldiek ez zuten etenik, eta beste halako batean Iñigo Garmendiaren gola iritsi zen, definizio on bati esker, 1-6koa jarri zuena. Aurkariek, bitartean, atezain-jokalariaren bidez, partidara berriz sartzea bilatu zuten, eta hori lortu ez arren, Markelen geldialdi on baten ostean, aurkari batek berriro jaurtitu zuen baloia, baloia sareetara bidaltzea lortuz. Partida amaitzear zegoela zirudienean, Iñigo Garmendiak azken gola sartu zuen. Beraz, partida 2-7ko emaitzarekin amaitu zen, eta taldeko bi jokalariek hat-tricka lortu zuen, Unai Alustizak eta Iñigo Garmendiak.

 

Dinamika on honi jarraipena emateko asmoz, gogo eta ilusio handiz hartuko dute hurrengo jardunaldia tolosarrek, non Usansolo U.F.S talde bizkaitarraen aurka jolastuko dute, Uzturpen. #GOGOTEEPTOLOSALA

Logo Mele Mele
Logo Garaje Tolosa
Logo AMA taberna
bottom of page