top of page

Azken asteburu honetan, Tolosarrek Usansolo talde bizkaitarra izan zuten aurkari. Dinamika onarekin jarraitzeko, ilusio eta gogo handiz atera ziren gure mutilak. Asteburu honetako partidara, lehen esan bezala, gogotsu iritsi ziren tolosarrak. Nahiz eta aurkaria ez egon momentu honenean, tolosarrek bazekiten partida ez zela erraza izango. Tolosarrek partidan ez ziren behar bezain erritmoarekin hasi, hala ere aurkariak ez zuen lortzen min haundirik egitea.
Partida pixkanaka aurreraka joan hala, etxeko ekipoa erritmoa igotzen hasi zen eta horrela iritsi zen lehen gola. Iker Lopez De Murillasek, hegaletik egindako jokaldi bat sortu eta berak sartu zuen lehen gola. Azken hamar minutuen faltan, Iñigo Garmendiak, hurrengo bi golak sartu zituen, kapitaina momentu gozo bat bizitzen ari da eta asko laguntzen ari da taldeari. Nahiz eta norgehiagoka erabat alde joan, tolosarrei azken bost minutuetan dena okertuko zitzaien. Aurkariak lehen zatia amaitzear zegoela, bi gol sartu zituen eta tolosarrei partida erabat okertzen zitzaien. Tolosarrak sentsazio txarrekin jarraitzen zuen baina taldearen jokaldi on baten bidez. Nahiz eta 3-2 irabazten joan, tolosarrek ez zuten sentsazio honekin amaitu lehen zatia. Atsedenaldian, Javi Mugikak lasaitasuna eskatzen zien bere jokalariei. Azken bost minutuak kenduta, tolosarrak erabat gainditu zuen aurkaria eta bigarren zatian lan bera egiten jarraitu behar zuela jakinarazi zien. 2.zatia hasi eta tolosarrak pixkanaka geroz eta sentsazio hobeak zituzten zelaian.
Partida hasi eta lehen bost minutuetan Josu Alonsok hurrengo bi golak sartu zituen. Tolosarrak hala ere gehiago nahi zuten eta hamar minuturen faltan Iker Lopez De Murillasek 6-2 jarrikozuen markagailuan gol on baten bidez. Bi minutu beranduago Iñigo iriartek taldearekin estreinatzea lortu zuen. Jaurtiketa itzel baten bidez markagailuan 7-2 jarri zuen. Aurkariak 5 jokalari ateratzea erabaki zuen baina tolosarrek tente erantzun zien. Azken bost minutuetan tolosarrak gehiagoren bila joan ziren, partida amaitzeko Unai Alustizak azken bi golak sartu zituen. Dinamika ona izan arren, hainbat alderdi dituzte zuzentzeko tolosarrek, Orain Aste Santuetan taldeak pilak berritzeko hartuko du.
Denboraldia bere amaierara iristean ari da eta oso garrantzitsua izango da azken tramora erabateko energiarekin iristea. Aste Santuetatik bueltako partida zail eta garrantzitsua izango da. Tolosalak liderra bisitatuko du Donostian. #GOGOTEEPTOLOSALA
bottom of page





.png)

%20(1)_JPG.jpg)