top of page

Azken asteburu honetan, taldeak Leioa Ibaraki Zierbena talde bizkaitarra jaso zuen Uzturpen. Talde tolosarra denboraldi ona egiten ari da, eta aurreko jardunaldian porrota ikusi arren, sentsazio onak zituen taldeak, eta gogotsu irten ziren kantxara hiru puntuen bila. Teep Tolosalak, aurreko jardunaldian, Antiguoko talde donostiarraren aurka jokatu zuen. Talde zaila izan arren, gure mutilek ahalegin handia egin zuten partida irabazteko, eta partidaren zati handi bat irabazten joan arren, esku hutsik itzuli ziren etxera. Partido honetara, lehen esan bezala, gogotsu iritsi ziren tolosarrak, irabaziz, gero, play-off-eko postua lortzearen helburua gero eta hurbilago baitzegoen.
Hori lortzeko, lan serio bat egin beharra zegoen, aurkariak sailkapeneko azkenak izan arren, garrantzitsua zen ez konfiatzea, joaneko partidan, bizkaitarrek ez baitzien gauzak erraz utzi. Taldeak partida hasiera nahiko serioa egin arren, ez zuen aukerak gol bilakatzea lortzen, hala ere golak iristen joan ziren. Lehen gola Iker Lopez de Murillasen eskutik iritsi zen, definizio on baten bidez. Geroago, Antton Garroren gola iritsi zen, jokaldi on baten ondoren, taldearen bigarren gola sartzea lortu zuen. Partida bide onetik zihoala ziurdien arren, aurkarien kontaeraso batean, epaileak penalti adierazi zuen, eta aurkariak gola sartzea eta partidan sartzea lortu zuten, 2-1eko emaitzarekin.Tolosarrak ohartu ziren, partida itxi nahi bazuten, golen diferentzia handia izan behar zela, eta horri ekin zion. Aurkariak jada 5 falta egin zituen, horrela, beste falta bat egin zuten, eta tolosarrek penalti bikoitza gol bilakatzea lortu zuten, Iker Lopez de Murillasen eskutik. Geroago, Unai Alustizak 4-1ekoa jartzea lortu zuen. Bigarren zatiari begira, taldeak bazekien oraindik lan asko zegoela egiteke. Lehen zatiko emaitza ona izan arren, sentsazio gazi-gozoak zituen taldeak, gol gehiago lortu ahal zituztelako. Horrela, partida guztiz itxi nahi izan nahi zuten, eta horri ekin zioten. Erasoaldi asko izan zituzten, eta partidaren jabe izaten ari ziren. Horrela, golak iristen joan ziren.
Hainbat asteren ondoren, taldearen “pitxitxi” den Enaitz zaldibitarra, berriz kantxa zapaldu ahal izan zuen, eta nolako modua hura egiteko. Bigarren zatiko taldearen lehen gola, bere eskutik iritsi zen, jokaldi on baten ondoren. Pixkat beranduago, aurkariak jokalari bat gutxiagorekin zeudenean, zutoin motzera bidalitako jaurtiketa baten ondoren, bere bigarren gola eta 6-1koa jartzea lortu zuen.
Azkenik, partida amaitzera zihoala zirudienean, zaldibitarraren hirugarren gola iritsi zen, bigarren zutoinera zihoan baloi fuerte batek bere hanketan jo eta baloia sareetara sartu zenean, 7-1eko behin-betiko emaitza ipiniz. Dinamika on honi jarraipena emateko asmoz, gogo eta ilusio handiz hartuko dute hurrengo jardunaldia tolosarrek, non Gora Viuda de Sainz talde bizkaitarraen aurka jolastuko dute, Bilbon. #GOGOTEEPTOLOSALA
bottom of page





.png)

%20(1)_JPG.jpg)