top of page

Azken asteburu honetan, Tolosarrek Gora Bilbao talde bizkaitarra izan zuten aurkari. 2.postuari eusteko, ilusio eta gogo handiz atera ziren gure mutilak. Asteburu honetako partidara, lehen esan bezala, gogotsu iritsi ziren tolosarrak. Aurretik aurkari oso gogor bat zuen eta bigarren postua mantentzeko ilusioarekin atera ziren gure mutilak.
Partidua hasi eta tolosarrak dominatzen hasi ziren, hasieratik baloiaren jabe egin ziren eta horrek gol aukerak ekarri zituen. Lehen 10 minutuak pasa eta gero tolosarrak komodo sentitzen ziren partidan baina bazekiten puntu bat gehiago jarri behar zutela. Lehen zatiaren 8mintuetan faltan, gora bilbaok bere area inguruan falta bat egin eta tolosarrek aprobetsatzeko gol aukera zuen. Aurreko asteetan entrenatu zuten jokaldia egin eta Benat Balerdik egindako pase baten bitartez, Iker Lopezek partidaren lehen gola sartzea lortu zuen.Hala ere tolosarrek, hasierako erritmoarekin jarraitu zuen, bazekien erritmoa jaitsiz gero aurkariak mina egingo zuela. Gola sartu eta 3 minutu beranduago Unai Alustizak hegalean baloia jaso eta berak egindako jokaldi batez gero partidaren 2.gola sartu zuen. Lehen zatiaren bukaeran aurkariak 5.jokalaria ateratzea erabaki zuen, baina tolosarrek sendo defenditu zuten. Atsedenaldian, tolosarrak arnasa hartu eta 5.jokalaria nola defendatu behar zuten hitz egiteko aprobetsatu zuten. 2.zatia hasi eta tolosarrek pentsatzen zuten bezala, aurkaria 5.jokalariarekin atera zen.
Tolosarrek aurkariak egindako jokoa ondo ikasita zuen eta bikain defendatzen jarraitzen zuten, nahiz eta batzuetan aurkariak gol aukeraren bat eduki. Lehen 10 minutuak pasa eta markagailuak berdin jarraitzen zuen baina bi minutu beranduago Benat Balerdik baloia lapurtu eta bere zelaitik egindako tiro baten bidez, markagailuan 3.n gola jartzea lortu zuen. Tolosarrak azken zortzi minutuetan uste zuena baina gehiago sufritu zuen. Tolosarrak baloia ateratzeko garaian bi akats egin zituen eta aurkariak bi minutuan markagailuan 2-3koa jarri zuen. Azken bost minutetan aukariak gora etorri ziren eta tolosarrak ahalik eta hoben defendatzen saiatu ziren baina azken bost segunduetan tolosarrak 6.falta egin zuen eta aurkariak markagailua berdintzeko aukera edukiko zuen. Partidan tentsioa nabaritzen zen baina aurkariak doblepenaltia kanpora bota zuen eta partida bertan amaitu zen.
Azken txanpa honi ahalik eta hobetoen heltzeko, tolosarrek gogor entrenatzen jarraituko dute “play off” postuetan sartzeko. Hurrengo astean Usabal Kiroldegian jokatuko du Jarrileros taldearen aurka. #GOGOTEEPTOLOSALA
bottom of page





.png)

%20(1)_JPG.jpg)