top of page
TOLOSALA GARAJES TOLOSA A.F.K.E. 3-2 GERNIKA F.S
Azken asteburu honetan, Tolosarrek Gernika talde bizkaitarra izan zuten aurkari. Tolosarrak gogotsu eta erritmo handian hasi zuten partida baina bizkaitarrek partidaren lehen minutuetan aldeko sake baten bidez gola sartzea lortu zuten, hala ere, partida hasi besterik ez zen egin eta tolosarrek ez zuten burua jaitsi. Tolosarrek aukera dezentez gozatu zuten lehengo zatian baina ez zuten lortu markagailuan berdinketa jartzea. Lehenengo zatia amaitzear zegoen eta tolosarrek bere porterian sartu zuen zorte txar bateko gol batean.
Atsedenaldian, tolosarrek lehenengo zatian edukitako akatsak alde batera utzi eta partida aurrera ateratzeko ideiari begiratu zien. Bazekien gol bat sartuz gero partidan sartzen zirela eta bigarren zatia erritmo handiarekin hasi ziren. 2.zatian tolosarrak bizkaitarrak baina gehiago izan ziren eta hor nabaritzen ari zen. 10 minuturen faltan tolosarrek jokaldi on bat egin eta Josu Alonsok tolosarren lehen gola sartu zuten. Tolosarrak gora etorri ziren golarekin eta bi minutu ondoren Josu Alonsok bigarren postean sartutako pase bat aprobetxatu eta partida berdintzea lortu zuen. Bizkaitarrak pixkanaka partidatik erortzen ari ziren eta tolosarrek hori aprobetxatu eta falta baten bidez Iker Lacunzak gola sartu zuen. Azken lau minutuetan bizkaitarrek atezaina atera zuten jokatzera baina tolosarrek sendo eutsi zuten eta partida irabaztea lortu zuten.
Dinamika ona izan arren, hainbat alderdi dituzte zuzentzeko tolosarrek, aste hau ezin hobe erabiliko dute lanean jarraitzeko eta akatsak zuzentzeko. Hurrengo asteko partida zail eta garrantzitsua baitator. Tolosalak Afantxoren aurka jokatuko dute 7. Jardunaldian. #GOGOTEEPTOLOSAL
bottom of page





.png)

