top of page
Azken asteburu honetan, Tolosarrek Usansolo talde bizkaitarra izan zuten aurkari. Dinamika onarekin jarraitzeko, ilusio eta gogo handiz atera ziren gure mutilak. Asteburu honetako partidara, lehen esan bezala, gogotsu iritsi ziren tolosarrak. Nahiz eta aurkaria ez egon momentu onenean, tolosarrek bazekiten partida ez zelaerraza izango. Partidua hasi eta aurkaria erritmo bizian hasi zen, goran presionatzenhasi eta tolosarrei estualdian jartzen hasi ziren. Hala ere lehen minutua pasa etatolosarrak partidako lehen bi golak sartu zituen Beñat Balerdi eta Josu Alonsoren eskutik.
Tolosarrak ez ziren komodo sentitzen partiduan eta aurkariak ez zuen erritmoa jexten, aurkariak hainbat aukera eduki zituen eta 10 minuturen faltan Usansolok gola sartu zuen. Tolosarrak sentsazio txarrekin jarraitzen zuen baina taldearen jokaldi on baten bidez Iñigo Garmendiak 3.n gola sartu zuen eta partida pixkat lasaitzea lortu zuten. Tolosarrak atzetik jokatzen saiatzen ziren baina horrelako batean, akats bat eduki eta bere porterian sartu zuen gola, hala ere ez zuten burua jaitsi eta aldeko jokaldi baten bidez Enaitzek partidako 4.n gola sartu zuen. Nahiz eta atsedenaldira 2-4 irabazten joan, tolosarrek ez zuten sentsazio honekin amaitu lehen zatia. Atsedenaldian, tolosarrek hainbat jokaldi hitz egin zituzten 2.zatian zehar egiteko eta zer hobetu partida irabazteko. 2.zatia hasi eta tolosarrak pixkanaka geroz eta sentsazio hobeak zituzten zelaian. Aurkariak gora presionatzen jarraitzea erabaki zuen baina oraingoan tolosalak hainbat jokaldien bidez baloia atzetik ateratzea lortzen zuen. Lehen bost mintuan enaitzek 5.garren gola sartu zuen Antton Garroren pase baten bidez.
Partidak aurrera jarraitu eta Josu alonsok berak egindako jokaldi baten bidez markagailuan 2-6a jartzea lortu zuen. Aurkariak 5 jokalari ateratzea erabaki zuen baina tolosarrek tente erantzun zien eta horrelako batean Antton Garrok baloia lapurtu eta gola sartzea lortu zuen. Azken minutuen faltan Alexek bere porteritik egindako pase luze bat aprobetsatu zuen Beñat Balerdik eta bere hanka txarrarekin gol on bat sartzea lortu zuen. Azkenean 2-8 bukatu zen partidua eta tolosarrak lehen zatian edukitako sentsazioak hobetzea lortu zuen.
Dinamika ona izan arren, hainbat alderdi dituzte zuzentzeko tolosarrek, aste hau ezin hobe erabiliko dute lanean jarraitzeko eta akatsak zuzentzeko. Hurrengo asteko partida zail eta garrantzitsua baidator. Tolosalak Antiguokoren aurka jokatuko dute 10. Jardunaldia. #GOGOTEEPTOLOSALA
bottom of page





.png)

%20(1)_JPG.jpg)