top of page

TOLOSALA GARAJES TOLOSA A.F.K.E. 4-8 ANTIGUOKO K.E.

Azken asteburu honetan, Tolosarrek Antiguoko talde gipuzkoarra izan zuten aurkari. Partidu honetara tolosarrak ilusio handiarekin iritsi ziren, asten zehar lan ona egiten aritu ziren eta inoiz baino gogo handiagorekin hartu zuten norgehiagoka. Partida ondo hasi zuten tolosarrek eta lehen 5 mintuetan, Enaitzek alde batean baloia lapurtu eta Antton Garrorekin batera egindako jokaldi batean gola sartu zuen. Hala ere, ez zuten partidaren erritmoa jeitsi, baina Antiguoko taldeak lehen zatian bi gol sartu zituzten aldeko sake baten ondorioz eta partida 1-2 markagailuarekin joan zen atsedenaldira. Atsedenaldian, tolosarrek lehenengo zatian edukitako akatsak alde batera utzi eta partida aurrera ateratzeko ideiari begiratu zien. Bazekien gol bat sartuz gero partidan sartzen zirela baina partida hasi bezain laister 3.n eta 4.n golak jaso zituen.

Partida pixkanaka urruntzen ari zen tolosarrentzat eta 5. jokalaria zelaira ateratzea erabaki zuten. Bostgarren jokalaria atera eta gola sartzea lortu zuten Antton Garroren eskutik eta oraindik esperantza puntu hori ez zuten galdu, baina Antiguokok ondo defendatzen jarraitu zuen eta baloia lapurtzen zuenean bere zelaitik gola sartzea lortzen zuen. Hurrengo lau golak horrela etorriko ziren eta tolosarrak burua erabat jeitsita zuten. Azken bost minutuen faltan Enaitzek beste zelaian baloia lapurtu eta jokaldi baten bidez gola sartu zuen. Azken minutuetan tolosarrek aukariaren porteritik gertu falta bat lortu zuen eta Iker Lacunzak markagailuan 4-8 a sartu zuen.

Partida horrela amaitu zen, tolosarrek bazekiten ez zutela beraien maila eman baina honek ez diote daukaten ilusioa kenduko. Nahiz eta aste honetan emaitza okerra eduki, tolosarrek hasierako ilusi eta gogo berdinarekin jarraituko dute. Aste honetan 10. jardunaldiko norgehiagoka Igandeko 18.00 etan jolastuko da Bizkaian Leioa Ibarakiren aurka. #GOGOTEEPTOLOSALA

Logo Mele Mele
Logo GARAJE TOLOSA
Logo AMA taberna
bottom of page