top of page
TOLOSALA GARAJES TOLOSA A.F.K.E. 9-5 -RIVABELLOSA S.C
Aurreko eguneko garaipena are hobeagoa egin zuen Tolosalak Albardero Rivabellosa talde bizkaitarra mendean hartuz. Partida honetako 3 puntuei esker sailkapenaren goiko postuetako bat hartzen du taldeak, ligari hasiera ezin hobea emanez. Taldea oso ondo sartu zen partidara, baloia ondo mugituz eta gol aukerak sortuz. Lehen zatiko 8. minuturako abantaila esanguratsua lortu zuen etxeko taldeak. Markagailuak 3- 0koa islatzen zuen. Albardero partidan sartzen saiatu zen eta 3-1koa jarri zuen segituan, Tolosalak atzean izandako despiste bat aprobetxatuz. Tolosalak bereari eutsi zion, eta ez zuen abantaila are gehiago galtzen utzi. Kontrakoz, beste hiru gol sartu zituen, markagailuan distantzia are gehiago hartuz.
Atsedenaldira 6-2koarekin iritsi ziren bi taldeak. Tolosakoak lan erdietara garaipena bideratuta iritsi ziren, baina argi zuten lehen zatian eginiko lanari amaiera on bat eman behar zietela. Oro har, helburu hori lortu zutela esan liteke. Albarderoko jokalariak goran presionatzera pasa zirenez, Tolosalak bizkarra bilatuz eta kontraerasoak sortuz egin zuen min gehien. Dena den, aurkariak bost jokalarirekin jarri zirenean defentsan sufritu ere egin zuen, eta hiru gol jasotzera iritsi zen. Zorionez, beste atean ere sartu zituen Tolosalak bere aldeko golak, eta gauzak honela, partida 9-5ko emaitzarekin amaitu zen. Sentsazio positiboak izan zituen taldeak oro har eta, are garrantzitsuago, liga garaipen batekin hasi zuen, dinamika onari jarraipena emanez. Datorren astean, hilaren 30an, 19:30tan, Kukuyaga izango dute aurkari Etxabarrin. Zorte on, mutilak!
bottom of page





.png)

