top of page

AURRERA VITORIA FUTBOL SALA 5-3 TOLOSALA AFKE GARAJE TOLOSA

Azken asteburu honetan, Tolosarrek Aurrera Vitoria talde gasteiztarra izan zuten aurkari. Partidu honetan tolosarrek ez zuten hasiera onena eduki, nahiz eta, azken minuturarte borrokatu partida ezin izan zen hiru puntuak etxera eramatea. Lehengo asteko garaipenarekin jaraitzeko, gogotsu iritsi ziren tolosarrak. Partida hasi eta lehen segunduetan talde gasteiztarrak lehen gola sartu zuen tolosarren akats baten ondorioz, hala ere partida hasi besterik ez zen egin eta tolosarrek ez zuten burua jaitsi. Lehen gola jaso eta tolosarrek ondorengo jokaldian, aldeko sake baten ondorioz partida berdintzea lortu zuten Unai Alustizaren golarekin. Berdinketaren ilusioak ez zuen asko iraungo, etxeko taldeak tolosarren gola eta ondoren partidan aurretik jartzea lortu zuten, tolosarrek atzekaldean edukitako akats baten ondorioz. Tolosarrek hala ere partidari lehia egiten segi eta aukerak sortzen jarraitu zuten baina etxekoek partidaren hirugarren gola sartu zuten. Nahiz eta markagailuan aurrera joan tolosarrek Jon Gallurralderen bidez gola sartzea lortu zuten, baina atsedenaldira joan aurretik tolosarrek defentsan gaizki ulertu bat eduki etxeko taldeak 4.gola egiteko aprobetsatu zuen.

Atsedenaldian, tolosarrek lehenengo zatian edukitako akatsak alde batera utzi eta partida aurrera ateratzeko ideiari begiratu zien. Bazekien gol bat sartuz gero partidan sartzen zirela eta bigarren zatia erritmo handiarekin hasi ziren. 2.zatian tolosarrak bizkaitarrak baina gehiago izan ziren. Azken 10minutuen faltan etxekoek zelai erditik gola sartu eta tolosarrei partida zailtzea lort zuten. Gola sartu eta denbora gutxira, taldeak jokaldi on bat egin eta Jon Galluraldek tolosarren 3. Gola sartzea lortu zuen. Denbora pasa ahala tolosarrek jokaldietaz gozatzen jarraitu zuen, baina ez zuen gol gehiago sartzea lortu. Nahiz eta aste honetan emaitza okerra eduki, tolosarrek hasierako ilusi eta gogo berdiñarekin jarraituko du.

Aste honetan Mondrate taldea jasoko dute Uzterpen. #GOGOTEEPTOLOSALA

El logo de Mele-Mele
El logo de Garaje Tolosa
El logo de AMA taberna
bottom of page